
Afrika hirugarren kontinenterik handiena da. 30.244.050 km2 dauzka eta Lurraren ehuneko 20.3an hedatzen da. 800 milioi biztanle dauzkalarik munduko biztanleriaren zazpirena du.
Sudan herrialderik handiena eta Seychelleak txikiena.
Mediterraneo Itsasoak iparraldean, Ozeano Atlantikoak mendebaldean eta Indiar Ozeanoak ekialdean inguratzen dute.
Antzinako erromatarrek Africa Terra "Afrikarren lurra" (Afer, Afri "Afrikar") - kontinenteko iparraldeko zatiari (gaur egun Tunisia deitzen diogunari) deitzen zioten. Afer izenaren oinarria, dirudienez, arabieraren Aferrean datza, eta hautsa esan nahi du; Afridietarren tribukoak, iparraldeko Kartagoko aldean bizi ziren. Grekeraz aphrike hitzak "hotzik gabekoa" esan nahi du eta latinez "eguzkitsua".
Eduki-taula |
Sakontzeko, irakurri: Afrikako geografia
| Egin klik detailea ikusteko | ||
Wangari Maathai (1940-) ekintzaile keniarra 2004an bihurtu zen Bakearen Nobel saria lortzen Afrikako lehen emakume, ingurugiroaren aldeko lanagatik.
Afrika gizakiaren sorlekua da. Munduko historiaren zatirik handienetan zehar ez zeukan inolako estaturik, baizik eta tribu anitz eta erreinuak eta sendiak bizi ziren. XIV. mendean esploratzaile europarrak heldu ziren. Nagusiak erosiz milioka harrapatu eta lan egitera behartu zituzten munduan zehar, gaur egun esklabo-merkataritza deritzonean.
XIX. mendean Europako estatu inperialak kolonizatze-lasterketa batetan hasi ziren eta kontinentearen zatirik handiena hartu zuten, Afrikako Banaketa izeneko prozesuan, eta estatu kolonial berriak sortu. Egoera honek Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte iraun zuen.
Orduz geroztik estatu horiek guztiek independentzia eskuratu zuten, oraindik lortu ez duen Mendebaldeko Sahara izan ezik, eta, gaur egun, 30 estatu dauzka. Gehienek kolonizatze-prozesuan sortutako mugak dituzte eta hau etengabeko arazoen iturria izan da. 2001ean Afrikar Batasuna sortu zuten.
Sakontzeko, irakurri: Afrikar literatura
Afrikar idazleen artean, aipatzekoak dira Nagib Mahfuz (1911-2006) eta Wole Soyinka (1934-), beste batzuen artean.
|
Herrialdeak: |
|
|
Herrialdeak: |
|
|
Herrialdeak: |
|
|
Herrialdeak: |
|
|
Herrialdeak: |
Ingeles | Frantses | Portuges | Arabiera | Swahili | Fulfulde | Hausa | Lingala | Afrikaans | Yoruba | Xhosa | Sotho
Meatzaritzari dagokionez, Hegoafrikak ditu munduko erreserba handienetakoak urre eta diamantezkoak. Bestela, hainbat herrialde aberatsak dira aluminio, burdin, platino eta titanioa ustiatuz.
Futbola talde-kirolik nagusia da Afrikan. Bertako jokalari askok arrakasta lortu dute Europako txapelketetan, hala nola Samuel Eto'o, Claude Makelele edo Pierre Webo.
Kontinente mailan, Afrikako Nazioen Kopa da txapelketa nagusia. Egiptok 6 aldiz eta Kamerunek eta Ghanak 4naz irabazi dituzte (2008 arte).
| Afrikako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
| Iparraldeko Afrika |
Aljeria • Egipto • Libia • Maroko • Mendebaldeko Sahara • Sudan • Tunisia | Mendebaldeko Afrika |
Benin • Burkina Faso • Boli Kosta • Cabo Verde • Gambia • Ghana • Ginea • Ginea Bissau • Liberia • Mali • Mauritania • Niger • Nigeria • Senegal • Sierra Leona • Togo |
| Erdialdeko Afrika |
Angola • Afrika Erdiko Errepublika • Ekuatore Ginea • Gabon • Kamerun • Kongoko Errepublika • Kongoko Errepublika Demokratikoa • Sao Tome eta Principe • Txad | Ekialdeko Afrika |
Burundi • Djibuti • Eritrea • Etiopia • Kenya • Komoreak • Madagaskar • Malawi • Maurizio • Mozambike • Ruanda • Seychelleak • Somalia • Tanzania • Uganda • Zambia • Zimbawe |
| Hegoaldeko Afrika |
Botswana • Hego Afrika • Lesotho • Namibia • Swazilandia | Menpeko lurraldeak eta bestelakoak: |
Erresuma Batua: Santa Helena • Espainia: Kanariar Uharteak • Melilla • Zeuta • Frantzia: Mayotte • Réunion • Portugal: Madeira |
Why are we here?
All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License
This page is cache of Wikipedia. History