
|
|
|||
| Ezaugarri orokorrak | |||
|---|---|---|---|
| Kategoria | Kuartzoaren aldaera | ||
| Formula | Silizio dioxidoa, SiO2 | ||
| Identifikazioa | |||
| Kolorea | zuritik grisera, urdin argia, laranjatik gorrira, beltza | ||
| Habito kristalinoa | silika kriptokristalinoa | ||
| Sistema kristalinoa | erronboedrikoa | ||
| Haustura | ez | ||
| Fraktura | konkoidala, ertz zorrotzekoa | ||
| Gogortasuna Mohs eskalan |
7 | ||
| Distira | argizari antzekoa | ||
| Errefrakzio indizea | 1.530-1.540 | ||
| Pleokroismoa | ez | ||
| Marra | zuria | ||
| Grabitate espezifikoa | 2.58-2.64 | ||
Agata kuartzoaren aldaera mikrokristalinoen multzo bat da. Izatez, ez da mineral zehatz bat, nagusiki kaltzedoniaz osatutako aldaeren talde bat baizik. Ezaugarri nagusi gisa, ehundura fina eta kolore distiratsuak ditu, kaltzedoniaren egituran eta inklusioetan dauden desberdintasunen funtzioan. Agatak mota askotako harrietan aurki daitezke, baina gehienetan harri bolkanikoei loturik ageri dira eta batzuetan harri metamorfikoetan ere arrunta izan daiteke.
Mineral honen izena Sizilia hegoaldean (Italia) dagoen Achates ibaitik eratorri da. Filosofo eta naturazale greziar Teofastrok eman zion izena, Achates ibaiaren ertzean harri hau aurkitu zuenean K.a. IV. eta III. mendeen artean.
Why are we here?
All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License
This page is cache of Wikipedia. History