Mea


Mineral Batzuk
Mineral Batzuk

Meak edo Mineralak gai solido naturalak dira, eta homogeneoak, uniformeak, eta kristalinoak izan daitezke. Guztiak solidoak dira eta ez daude likidorik ezta gasik. Mineralak substantzia naturalak dira eta batzuetan esperimentuak eginez gai kimiko berdinak sor daitezke, baina minerala bakarrik naturan dago. Substantzia homogeneoak dira, berdinak direlako beti. Mineralaren puntu guztietan propietate berdinak daudenean, minerala uniformea da.

Substantzia natural amorfo batzuk mineralak bezala hartzen dituzte jendea, baina ez dira mineralak, mineraloideak baizik, ez daukatelako egitura kristalinorik eta benetako mineralak ez direlako.

2.000 mineral mota baino gehiago daude eta horiek sailkatzeko beharrezkoa da beraien propietateak eta ezaugarriak ezagutzea.

Eduki-taula

Mineralen propietateak

Mineralak bi propietate dituzte: propietate fisikoak eta propietate kimikoak.

Propietate kimikoak

Mineralen propietate kimikoak izaten duten konposizioaren araberakoa dira, mineralak uretan disolbatzen dira eta hori hauen gaitasun kimiko bat da. Beste gaitasun kimiko bat zapore da, adibidez, halita zapore gazia daukan minerala da

Propietate fisikoak

Mineralen propietate fisikoak haien egitura kristalinoaren araberakoa izaten da.

  • Gogortasuna mineral bat marratzerakoan duen erresistentzia da.
Gogortasuna Minerala Marrazteko Gaitasuna Konposizio Kimikoa
1 Talkoa Azazkalaz marra daiteke Mg3Si4O10(OH)2
2 Igeltsoa Azazkalaz marra daiteke CaSO4·2H2O
3 Kaltzita Kobrezko objektuz marra daiteke CaCO3
4 Fluorita Kobrezko objektuz marra daiteke CaF2
5 Apatitoa Burdinaz marra daiteke Ca5(PO4)3(OH-,Cl-,F-)
6 Ortosa Beiraz marra daiteke KAlSi3O8
7 Kuartzoa Beira marra ditzakete SiO2
8 Topazioa Beira marra ditzakete Al2SiO4(OH-,F-)2
9 Korindoia Beira marra ditzakete Al2O3
10 Diamantea Beira marra ditzakete C

Mohs eskalako mineral bakoitzak zenbaki txikiagoa duten guztiak marra ditzake. Mineralik bigunena talkoa da beste guztiek marra dezaketelako eta gogorrena diamantea da.

  • Itxura, mineralek duten kolorea, gardentasuna, distira eta marraren kolorea da eta egitura minerala duten beste propietate fisiko bat da.
  • Dentsitatea, bolumenaren unitatean sartzen den mineral masa da, eta mineralen dentsitatea zentimetro kuboko gramotan adierazten da (g/cm).

Formula hau da: {Dentsitatea}=\frac {Masa}{Bolumena}

Beste propietate batzuk

  • Zailtasuna hausteko daukan erresistentzia da. Mineral batzuk oso hauskorrak dira, deformazio batengatik hausten dira eta beste batzuk berriz zailtasun handiaz hausten dira.
  • Harikortasuna eta xaflakortasuna oso erraz bihurtzen dira hari; xaflakorrak berriz xafla bihurtzen dira , baina mineral batzuk biak dira, hau da, harikorra eta xaflakorra, adibidez, urrea.
  • Elektrizitatea eroateko gaitasuna eta magnetismoa dira mineral batzuen ezaugarri eta horren arabera ere sailkatu ahal dira.

Mineralen sailkapena

Mineralak sortze prozesuaren arabera sailkatu ahal dira, orduan, sedimentarioak, metamorfikoak eta magmatikoak izan al dira.

  • Sedimentarioak: Substantzia batzuk aldaketa kimikoen ondorioz sortutakoak dira. Mineral batzuk metatutako material harritsuen hondakinak dira eta denbora pasatzean harri bihurtzen dira.
  • Magmatikoak: Magma hozten eta solidoetan sortzen diren mineralak dira. (Lurraren sakoneko geruza urdu egiten denean hari itxurako materiala da).
  • Metamorfikoak: Beroaren eta presioaren ondorioz lurrazalean sortzen diren mineralak dira.

Hiru talde hoiretan azpialde asko daude, esaterako, mineral sedimentarioak haluroak, sulfuroak eta abar izan ahal dira. Taula honetan talde horiek guztiak agertzen dira:


Mineralen erabilera

  • Hobiak eta meategiak: Hobiak mineralen metaketak dira, munduan asko daude, baina bakarrik horietako batzuk ustiatu egia al dira: balio asko edo gutxiko edota interes industrial irriko mineralak dituztelako; beste batzuk, bere mineralak balio handikoak izan arren ustiaketa oso garestia delako. Hobi bat errentagarria denean, meategiak sortzen dituzte eta orduan bertako mineralak eskuratzen dituzte; meategiak oso makina konplexuak eta aurreratuak dituzte. Bi meategi mota daude: zerupekoak eta lurpekoak.
  • Metalak lortzea: Naturan metalak egoera puruan daude gehienak, hau da, berezko egoeran, esaterako, urrea da adibiderik garbiena: harrien barruan urrea aurkitu al da baina hori oso gutxitan gertatzen da. Metalak lortzeko erabili ohi ditugun mineralak mena deitzen dira. Metalen atomoak beste elementu batzuekin nahastuta dago eta orduan konposatu kimikoa osatzen dute, hain zuzen ere minerala.
  • Mineralen erabilera: Meategiak ez dira bakarrik mineralak lortzeko; metalak ez diren beste mineral batzuk lortzeko ere erabiltzen da, esaterako, Fluorita eta mota askotako gatzak eta fosfatoak. Mineral horiek oso garantiza handia dute industriako 2. sektorean.Igeltsua ere oso garrantzia handia dauka industrian.
  • Mineral erabilgarriak': Antzinatik mineralak oso garrantzitsuak izan dira. Metalak lortzeko erabiltzen ziren: Mineralei esker, burdina sortzeko lehengaiak lortzen ziren. Baina gaur egun meategi ugari daude munduan, adibidez, urrea, zilarra eta diamantea baita beste harribitxi batzuk. Baina ustiatzen diren meategi gehienak lehengaiak hartzeko erabiltzen dira beste produktu baliotsu batzuk lortu nahi ba ditugu, baina zoritzarrez material horiek lortzea oso zaila da.

Lurrazalaren konposizio kimikoa

Lurrazalaren konposizioa aztertzen badugu, harrien eta mineralen osagarriak aztertzeko aukera dugu.Gure planetaren gainazalean ia elementu kimiko guztiak daude, baina horietako batzuk soilik dira ugarienak.Hurrengo taula honetan lurrazalean dauden elementu ugarienak ikus dezakegu:

Elementua Pisua (%)
Oxigenoa 46,6
Silizioa 27,7
Aluminioa 8,1
Burdina 5
Kaltzioa 3,6
Sodioa 2,8
Potasioa 2,6
Magnesioa 2,1
Beste batzuk 1,5

Gure planetako lurrazalaren pisuaren %98,5a zortzi elementuz osatuta dago: oxigenoa, silizioa, aluminioa eta abar, hau da taulan agertzen diren elementu guztiak, eta horiek harrien eta mineralen osagarri garrantzitsuenak dira, baina materia mineralen elementu nagusiak oxigenoa eta silizioa dira. Silikatoen taldeko mineralak dira eta lurrazaleko minelarik ugarienak ere.

Mineral galeria

Ikusi, gainera

Kanpo loturak


! __







Why are we here?
All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License
This page is cache of Wikipedia. History